Aske sentitu eta goza ezazu bizitza!

Aske sentitu eta goza ezazu bizitza!

domingo, 27 de noviembre de 2011

Mugitu zaitez zu ere!

Bideoak ikasleei erakustea erakargarriak bezain erabilgarriak izan daitezke. Eta orain ikusi ahal izango dituzuenak, klasean erabiltzeko oso aproposak direla esango nuke. Bideo bakoitzak helburu bat du; Kordinazioa eta ekilibrioa lantzeko jarduerak erakutsi, aktibitate motrizak lantzeko jolasak erakitsi eta berotzeko hasierako jarduerak azaldu. Beraz, zergatik ez umeei bideoak erakutsi eta gero praktikara eraman ikusitakoa?







Hauek dira ikusitako bideoen web helbideak. Bertan, informazio pedagogikoak ere agertzen dira:

(1) http://www.educarchile.cl/Portal.Base/Web/VerContenido.aspx?GUID=06f94770-533a-490f-a77c-3630e1f826a7&ID=194822

(2) http://www.educarchile.cl/Portal.Base/Web/VerContenido.aspx?GUID=06f94770-533a-490f-a77c-3630e1f826a7&ID=194823

(3) http://www.educarchile.cl/Portal.Base/Web/VerContenido.aspx?GUID=06f94770-533a-490f-a77c-3630e1f826a7&ID=194825

Umeak eta dantza

Patricio Gutiérrez koreografoak, dantzaren garrantzia eskoletan adierazten du orain dela gutxi egindako elkarrizketa batean. Eta beraren iritziak eta usteak azalduko dira hurrengo lerroetan nire blogarekin zerikusia duen edukia lantzen delako. Horretaz gain, oso interesagarria eta kontuan hartzeko informazioa dela uste dut.

Ezin da ukatu, dantzaren praktika oso garrantzitsua dela umeetan ematea, horri esker, diziplina eta konpromesua estimulatzen delako. Aldi berean, mugimenduarekin erlazioa duten erronkei aurre egiten ikasten da ere. Eta musikaren bidez, sentzibilitatea garatzen dela esan daiteke. Beraz, esandako guztia haintzat hartuta, P.Gutierrezek eskolan adierazpen artistiko honen beharra dagoela azpimarratzen du.



“La responsabilidad frente a los niños y la danza la tenemos nosotros los adultos, papás, profesores y parientes; es nuestra obligación mostrarles programas de ballet en la televisión, en el cine o videos a una edad temprana” adierazten du profesionalak. Konpositore handien musika entzutea ere bultzatu behar da umeak arte honetara erakartzeko asmoz, hau bai, beraien gustoak erresptatuz. Alternatiba egoki bat dela dio umeak hazten laguntzeko.

Honetaz gain, arte honen jarraitzaile izateko ez dela diru asko behar dio Gutiérrezek. Gauza da, oportunitate egokiak aurkitu behar direla mota hauetako ekitaldietara hurbiltzeko. Eta uste duguna baino errazagoa dela dirudi (eskolako emanaldiak, herrian egiten diren ekitaldiak, dohaineko ekitaldiak ...).

Bestalde,eskolan "Dantza hezigarria" landu beharko litzatekeela ere esaten du. Hau, gorputz hezkuntza klaseetan eman beharko litzateke, era horretan umeek, dantza, mugimenduzko kontzeptu bat dela ulertuz. Badaude honi buruz ikasteko kurtsoak irakasleentzat, Gobernuak ematen ditula dio eta oso erbalgarriak direla azpumarratzen du ere.

Berarentzat, arte hau ondo lantzea umeentzat magia bihurtu ahal uste du. Hau da beraiek aske, pozik, lasai eta gustora sentitu ahal direla argi du eta sentimendu horiek hezkuntzan sustatzea oso erkargarria eta baliagarria suerta dakieke ikasleei. Aldi berean, garapen kognitibo, motrozita eta abar lantzeko aukera izanda.

http://www.educarchile.cl/Portal.Base/Web/VerContenido.aspx?ID=181148

martes, 8 de noviembre de 2011

Goazen mugimenduarekin jolastera!

Liburxka honetan umeekin egin ditzakegun jolas oso interesgarriak agertzen dira.Eta hauei esker, umeak aktibatuta egotea lortuko dugu beraiek primeran pasatuz eta onura pilo bat jasoz.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Adimen zinetiko-korporala

Power point honen bitartez,umeen adimen zinetiko-korparalaren garapena zertan datzan ikusi eta ikasiko dugu. Era horretan, izatearen, jakitearen eta nola jokatzearen erlazioak oso kontutan izanik.
Agertzen den informazioa interesgarria bezain garrantzitsua da, beraz adi ikustea eta irakurtzea gomendatzen dizuet.

martes, 11 de octubre de 2011

Gorputz adierazpena hobetzeko teknikak

Hauek izango lirateke umeen gorputz adierazpena hobetzeko teknika erabilgarri batzuk:

IKASTUNA: 6 urte baino gehiago dituzten umeekin egiten da eta bere xedea mugimenduzko eta gorputzeko adierazpena lantzea da.

Ume bat denen aurrean jarri eta mimikaren bidez,lanbide jakin bat adierazi beharko du. Beste umeek zein lanbide den asmatu beharko dute eta adierazpena zein den ez dakitenean mimika egindako umeari janzki bat emango zaio.


ZOOLOGIKOA: 6 urtetik aurrera. Honen bidez,mugimenduzko eta gorputzeko adierazpena ere lantzen dira.

Umeek hiru animali aukeratu beharko dituzte, gero beraien klase kideen aurrean errepresentatzeko. Baina, irakasleak gorputzeko zein atalak, zein soinu eta abar erabili ahalko dituzen adieraziko die.


DANTZARIA: 8 urte baino gehiago dituzten umeentzat. Honen xedea, motrizitatea eta erritmoa lantzea da.

Irakasleak musika estilo desberdinak jarriko dizkie ikasleei, umeek musikaren erritmora dantza dezaten. Horretarako, irakasleak musika estiloak ondo nahastu beharko ditu, umeek arin dantzatzetik geldiro dantzatzera pasatzeko asmoz (salsa, rap, lirikoa...)


DANTZARI ESTATUA: Hau, aurreko jardueraren antzekoa dela esan daiteke, baina hemen ekilibrioa landuko da.

Irakasleak musika jarriko die ikasleei eta musika gelditzerakoan, umeak estatuak izango balira bezala gelditu beharko dira, lotu diren postura errespetatuz. Musika berriro hasterakoan dantzan jarraituko dute.


KAMERA GELDIA: 8 urte baino gorakoentzat. Honen bidez, mugimenduaren kontrola,konzentrazioa eta keinuen adierazpena landuko da.

Umeek edozein gauza aukeratu ahalko dute gero besteen aurrean egiteko, bai kirol bat, bai animalia bat, bai ekintza bat, bai landibe bat... Ondoren, besteen aurrean jarri eta zertan datzan beraien mimika esango dute, egingo dutenaren izen zehatza esan gabe. Eta oso geldiro errepresentatuko dute besteek asmatu arte.


PERTSONAI FAMATUAK: 9 urte baino gorakoentzat. Honi esker,keinuen adierazpena landuko da.

Klasea bi edo hiru taldeetan banatuko da. Talde bakoitzat pertsonai famatu bat aukeratuko dute eta talde kide batek, aukeratutako pertsonai hori ahalik eta ondoen errepresentatzen saiatuko da. Gehien asmatzen duen taldea irabazlea izango da.



http://www.eliceo.com/educacion/tecnicas-de-expresion-corporal-para-ninos.html

lunes, 10 de octubre de 2011

Ama, aita zuekin ere jolastu nahi dut!

Aurreko sarreran adierazi dudan bezala, mugimenduzko jarduerak oso garrantzitsuak dira ume baten garapenerako, baina, hauek beraien gurasoen presentzia sentitzea are gehiago.



Umeak gurasoak hor dituela ikusi eta nabaritu behar du, horretarako familia elkarrekin jolastea primeran legokeen egoera izango litzateke. Gainera, gurasoak beraien seme-alabak mugi daitezen, beraien gorputza ezagutu dezaten, espazioaren kontzientzia izan dezaten, adiago egon daitezen eta arrazoitzerako orduan erreztasun gehiago izatea sustatu behar dute.Gainera, gurasoek etxean aktibotasuna bultzatu dezaten ez dago beraiek ere jolasten jartzea baino gauza hoberik.

Iradokizun on bat, gurasoek bere seme-alabakin mimikara eta animaliak erreprezentatzera jolastea izango litzateke. Horren bidez, irudimena ere lantzen delako.Gero,ipuinak kontatzea zein dantza egitea ere primeran legoke.Eragiketa hauek eginez, umeak asko motibatu daitezkeelako.



Hau gutxi balitz, zaku karrerak egitea ere, oso fisikoa izateaz gain benetan dibertigarria izan daiteke. Eta jostailuekin zein globoekin jolastea onuragarria dela esan genezake. Azken finean, txikien gaitasunak indartzeaz gain, gurasoek beraiekin denbora gehiago egotea lortu nahi da,seme-alabak alai eta osasuntsu hazi eta garatu daitezen eta aldi berean, familiaren arteko maitasuna sendotzeko.


http://www.mundohogar.com/familia-y-salud/la-importancia-de-jugar-con-nuestros-hijos/

http://www.cosasdelainfancia.com/biblioteca-familia07.htm

Umeen gorputz adierazpena

Azken aldian egiaztatu egin da, nola umeen gorputz adierazpenak lagundu egiten duela beraien ikaskuntzan eta garapenean.

Umeek beraien gaitasun kognitiboak indartseko eta garapen osasuntsu bat izateko, bai maila fisikoan bai mentalean, mugimendua behar-beharrezkoa den gauza da.



Ideia hau ez da berria, Greziarrek hurrengoko esaldia askotan erabiltzen zuten "mens sano in corpore sano" hots, "buru osasuntsua, gorputs osasuntsua". Hala ere, gaur egun ez da erraza umeek beraien gorputz zinetika jardutea. Orain, ez delako posible umeek bakarrik beraien airera jolastea,aita-amek lanpetuta aurkitzen dira beraien seme-alabekin jolasten jartzeko eta bideojokoen eta telebistaren eragina benetan ikaragarria da. Azken hauek, sedentarismoa eta lo astuna izatea sustatzen dute.

Horregatik,jokaeretan adituak direnak, aktibitate fisikoa eta mugimendua berenganatzea ezin bestekoa dela diote behin eta berriz. Hauei esker,garapen mental ona eta osasuntsu bat izatea bultzatzen dutelako. Esaterako, ume bat bere eskuak jokoetan erabiltzera ohituta badago, errazago eta azkarrago ikasiko du idazten. Era horretan, oihuta izango dituelako bere muskuluak mugimendura.




Zirkuluak, pilotak eta beste forma edo irudi geometrikoak dituzten jolasek ere, oso erabilgarriak dira ume bati idazten irakasteko. Mugimenduaz gain,asoziazioa lantzen delako, hau,ikaskuntzan funtzeskoa izanik.

Hau gutxi balitz, zientifikoki ziurtatuta dago, gorputz adierazpenak hainbat gauza suspertzen edo estimulatzen dituela, beraien arten; hizkuntza,ikusmena eta entzumena. Ahaztu gabe, muskulu malguak eta hezur gogorrak besteak beste izatea, uka ezina dela. Baina, onura hauetaz gain,umearen segurtasuna askoz ere hadiagoa izaten laguntzen duela frogatuta dago, autoestima altu bat izanez eta era berean,bere kideekin hobeto erlazionatuz. Adibidez, ikerketa batzuek adierazten dute, umeetan mugimendu faltak,atentzio urritasuna eta beste trastorno emozional batzuk eragin ditzakeela.

Beraz, irakurritako guztia kontuan izanda, zergatik ez gara gure umetxoez behar bezala arduratzen? Utz ditzagun mugimendu, sentipen eta egoera desberdinak bizitzen eta deskubritzen!

http://tamaramontenegro.bligoo.com/content/view/177615/Importancia-de-la-Actividad-Fisica-en-el-Rendimiento-Escolar.html

http://www.cosasdelainfancia.com/biblioteca-psico10.htm