Aske sentitu eta goza ezazu bizitza!

Aske sentitu eta goza ezazu bizitza!

martes, 11 de octubre de 2011

Gorputz adierazpena hobetzeko teknikak

Hauek izango lirateke umeen gorputz adierazpena hobetzeko teknika erabilgarri batzuk:

IKASTUNA: 6 urte baino gehiago dituzten umeekin egiten da eta bere xedea mugimenduzko eta gorputzeko adierazpena lantzea da.

Ume bat denen aurrean jarri eta mimikaren bidez,lanbide jakin bat adierazi beharko du. Beste umeek zein lanbide den asmatu beharko dute eta adierazpena zein den ez dakitenean mimika egindako umeari janzki bat emango zaio.


ZOOLOGIKOA: 6 urtetik aurrera. Honen bidez,mugimenduzko eta gorputzeko adierazpena ere lantzen dira.

Umeek hiru animali aukeratu beharko dituzte, gero beraien klase kideen aurrean errepresentatzeko. Baina, irakasleak gorputzeko zein atalak, zein soinu eta abar erabili ahalko dituzen adieraziko die.


DANTZARIA: 8 urte baino gehiago dituzten umeentzat. Honen xedea, motrizitatea eta erritmoa lantzea da.

Irakasleak musika estilo desberdinak jarriko dizkie ikasleei, umeek musikaren erritmora dantza dezaten. Horretarako, irakasleak musika estiloak ondo nahastu beharko ditu, umeek arin dantzatzetik geldiro dantzatzera pasatzeko asmoz (salsa, rap, lirikoa...)


DANTZARI ESTATUA: Hau, aurreko jardueraren antzekoa dela esan daiteke, baina hemen ekilibrioa landuko da.

Irakasleak musika jarriko die ikasleei eta musika gelditzerakoan, umeak estatuak izango balira bezala gelditu beharko dira, lotu diren postura errespetatuz. Musika berriro hasterakoan dantzan jarraituko dute.


KAMERA GELDIA: 8 urte baino gorakoentzat. Honen bidez, mugimenduaren kontrola,konzentrazioa eta keinuen adierazpena landuko da.

Umeek edozein gauza aukeratu ahalko dute gero besteen aurrean egiteko, bai kirol bat, bai animalia bat, bai ekintza bat, bai landibe bat... Ondoren, besteen aurrean jarri eta zertan datzan beraien mimika esango dute, egingo dutenaren izen zehatza esan gabe. Eta oso geldiro errepresentatuko dute besteek asmatu arte.


PERTSONAI FAMATUAK: 9 urte baino gorakoentzat. Honi esker,keinuen adierazpena landuko da.

Klasea bi edo hiru taldeetan banatuko da. Talde bakoitzat pertsonai famatu bat aukeratuko dute eta talde kide batek, aukeratutako pertsonai hori ahalik eta ondoen errepresentatzen saiatuko da. Gehien asmatzen duen taldea irabazlea izango da.



http://www.eliceo.com/educacion/tecnicas-de-expresion-corporal-para-ninos.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario