Aske sentitu eta goza ezazu bizitza!

Aske sentitu eta goza ezazu bizitza!

lunes, 10 de octubre de 2011

Ama, aita zuekin ere jolastu nahi dut!

Aurreko sarreran adierazi dudan bezala, mugimenduzko jarduerak oso garrantzitsuak dira ume baten garapenerako, baina, hauek beraien gurasoen presentzia sentitzea are gehiago.



Umeak gurasoak hor dituela ikusi eta nabaritu behar du, horretarako familia elkarrekin jolastea primeran legokeen egoera izango litzateke. Gainera, gurasoak beraien seme-alabak mugi daitezen, beraien gorputza ezagutu dezaten, espazioaren kontzientzia izan dezaten, adiago egon daitezen eta arrazoitzerako orduan erreztasun gehiago izatea sustatu behar dute.Gainera, gurasoek etxean aktibotasuna bultzatu dezaten ez dago beraiek ere jolasten jartzea baino gauza hoberik.

Iradokizun on bat, gurasoek bere seme-alabakin mimikara eta animaliak erreprezentatzera jolastea izango litzateke. Horren bidez, irudimena ere lantzen delako.Gero,ipuinak kontatzea zein dantza egitea ere primeran legoke.Eragiketa hauek eginez, umeak asko motibatu daitezkeelako.



Hau gutxi balitz, zaku karrerak egitea ere, oso fisikoa izateaz gain benetan dibertigarria izan daiteke. Eta jostailuekin zein globoekin jolastea onuragarria dela esan genezake. Azken finean, txikien gaitasunak indartzeaz gain, gurasoek beraiekin denbora gehiago egotea lortu nahi da,seme-alabak alai eta osasuntsu hazi eta garatu daitezen eta aldi berean, familiaren arteko maitasuna sendotzeko.


http://www.mundohogar.com/familia-y-salud/la-importancia-de-jugar-con-nuestros-hijos/

http://www.cosasdelainfancia.com/biblioteca-familia07.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario