Azken aldian egiaztatu egin da, nola umeen gorputz adierazpenak lagundu egiten duela beraien ikaskuntzan eta garapenean.
Umeek beraien gaitasun kognitiboak indartseko eta garapen osasuntsu bat izateko, bai maila fisikoan bai mentalean, mugimendua behar-beharrezkoa den gauza da.
Ideia hau ez da berria, Greziarrek hurrengoko esaldia askotan erabiltzen zuten "mens sano in corpore sano" hots, "buru osasuntsua, gorputs osasuntsua". Hala ere, gaur egun ez da erraza umeek beraien gorputz zinetika jardutea. Orain, ez delako posible umeek bakarrik beraien airera jolastea,aita-amek lanpetuta aurkitzen dira beraien seme-alabekin jolasten jartzeko eta bideojokoen eta telebistaren eragina benetan ikaragarria da. Azken hauek, sedentarismoa eta lo astuna izatea sustatzen dute.
Horregatik,jokaeretan adituak direnak, aktibitate fisikoa eta mugimendua berenganatzea ezin bestekoa dela diote behin eta berriz. Hauei esker,garapen mental ona eta osasuntsu bat izatea bultzatzen dutelako. Esaterako, ume bat bere eskuak jokoetan erabiltzera ohituta badago, errazago eta azkarrago ikasiko du idazten. Era horretan, oihuta izango dituelako bere muskuluak mugimendura.
Zirkuluak, pilotak eta beste forma edo irudi geometrikoak dituzten jolasek ere, oso erabilgarriak dira ume bati idazten irakasteko. Mugimenduaz gain,asoziazioa lantzen delako, hau,ikaskuntzan funtzeskoa izanik.
Hau gutxi balitz, zientifikoki ziurtatuta dago, gorputz adierazpenak hainbat gauza suspertzen edo estimulatzen dituela, beraien arten; hizkuntza,ikusmena eta entzumena. Ahaztu gabe, muskulu malguak eta hezur gogorrak besteak beste izatea, uka ezina dela. Baina, onura hauetaz gain,umearen segurtasuna askoz ere hadiagoa izaten laguntzen duela frogatuta dago, autoestima altu bat izanez eta era berean,bere kideekin hobeto erlazionatuz. Adibidez, ikerketa batzuek adierazten dute, umeetan mugimendu faltak,atentzio urritasuna eta beste trastorno emozional batzuk eragin ditzakeela.
Beraz, irakurritako guztia kontuan izanda, zergatik ez gara gure umetxoez behar bezala arduratzen? Utz ditzagun mugimendu, sentipen eta egoera desberdinak bizitzen eta deskubritzen!
http://tamaramontenegro.bligoo.com/content/view/177615/Importancia-de-la-Actividad-Fisica-en-el-Rendimiento-Escolar.html
http://www.cosasdelainfancia.com/biblioteca-psico10.htm
No hay comentarios:
Publicar un comentario