Patricio Gutiérrez koreografoak, dantzaren garrantzia eskoletan adierazten du orain dela gutxi egindako elkarrizketa batean. Eta beraren iritziak eta usteak azalduko dira hurrengo lerroetan nire blogarekin zerikusia duen edukia lantzen delako. Horretaz gain, oso interesagarria eta kontuan hartzeko informazioa dela uste dut.
Ezin da ukatu, dantzaren praktika oso garrantzitsua dela umeetan ematea, horri esker, diziplina eta konpromesua estimulatzen delako. Aldi berean, mugimenduarekin erlazioa duten erronkei aurre egiten ikasten da ere. Eta musikaren bidez, sentzibilitatea garatzen dela esan daiteke. Beraz, esandako guztia haintzat hartuta, P.Gutierrezek eskolan adierazpen artistiko honen beharra dagoela azpimarratzen du.
“La responsabilidad frente a los niños y la danza la tenemos nosotros los adultos, papás, profesores y parientes; es nuestra obligación mostrarles programas de ballet en la televisión, en el cine o videos a una edad temprana” adierazten du profesionalak. Konpositore handien musika entzutea ere bultzatu behar da umeak arte honetara erakartzeko asmoz, hau bai, beraien gustoak erresptatuz. Alternatiba egoki bat dela dio umeak hazten laguntzeko.
Honetaz gain, arte honen jarraitzaile izateko ez dela diru asko behar dio Gutiérrezek. Gauza da, oportunitate egokiak aurkitu behar direla mota hauetako ekitaldietara hurbiltzeko. Eta uste duguna baino errazagoa dela dirudi (eskolako emanaldiak, herrian egiten diren ekitaldiak, dohaineko ekitaldiak ...).
Bestalde,eskolan "Dantza hezigarria" landu beharko litzatekeela ere esaten du. Hau, gorputz hezkuntza klaseetan eman beharko litzateke, era horretan umeek, dantza, mugimenduzko kontzeptu bat dela ulertuz. Badaude honi buruz ikasteko kurtsoak irakasleentzat, Gobernuak ematen ditula dio eta oso erbalgarriak direla azpumarratzen du ere.
Berarentzat, arte hau ondo lantzea umeentzat magia bihurtu ahal uste du. Hau da beraiek aske, pozik, lasai eta gustora sentitu ahal direla argi du eta sentimendu horiek hezkuntzan sustatzea oso erkargarria eta baliagarria suerta dakieke ikasleei. Aldi berean, garapen kognitibo, motrozita eta abar lantzeko aukera izanda.
http://www.educarchile.cl/Portal.Base/Web/VerContenido.aspx?ID=181148
No hay comentarios:
Publicar un comentario