Hasteko, antzerkia arte eszenikoa da non ohol gainean istorioak kontatzen diren antzezpen baten bidez, hau da, hitzez eta imintzioz egindako ikuskizunaren bidez. Eta umeekin jardutean, normalean musikaz eta dantzaz lagunduta doan jarduera da, beraien motibazioa gora egin dezan.
Argazki honetan, Lehen Hezkuntzako klase bateko umeak gabonetako antzerki obra bat egiten daudela ikus genezake. Garai horretan, umeek antzezlanak egitea oso ohikoa izaten den gauza da. Normalean, baina ez beti ,"Jesusen jaiotza" antzezten da. Era horretan,ikasle guztiek beraien papera edukitzea ziurtatuta izaten dutelako;ama, aita,umetxoa,astoa,idia,hiru erregeak,artzainak, gameluak eta abar.
Baina, zergatik da hain ona umeentzako arte eszenikoko jarduerak egitea?
Lehenik eta behin esan beharra dago, ume bat ez dela artista bat izan behar eta ez duela bertute ikaragarri bat eduki behar antzerki obretan parte hartzeko. Nahiko izango da,ondo pasatzeko, lagun berriak egiteko, istorioak interpretatzeko eta asmatzeko gogoak baditu. Aipatutako lau faktore hauek izanda bide erdia eginn dagoela azpimarra genezake.
Hau esanda, joan gaitezen antzerkian jarduteak ekarri ditzakeen onurak ikustera:
1. Indartu egiten ditu umeek izan ditzaketen atazak;irakurketa eta literatura besteak beste.
2. Umea eguneratu egiten du, bai hizkuntzan, historian eta artean.
3. Beste umeekiko sozializazioa sustatzen du eta hori oso lagungarria izan daiteke arazoak dituzten umeentzako.
4. Umeak arreta eta kontzentrazioa edukitzea bultzatzen du.
5. Baloreak ikastea ahalbidetzen du.
6. Umeek erreflexiona dezaten eragiten du.
7. Suspertu egiten ditu bai kreatibitatea bai irudimena.
8. Umeak seguruago sentitzea ekartzen du.
9. Umeek beraien imagizazioarekin edo fantasiarekin jolastea sustatzen du.
10.Umeen autoestima handitzen du.
11.Beraien sentimenduak kontrolatzen jakitea ikasteko aukera eskeintzen die.
12.Diziplina zer den ikaten dute.
Arrazoi guzti hauek irakurri ondoren, ba al dago inor dudan jartzen duena antzerkiaren baliagarritasuna gaur eguneko umeetan?
http://www.guiainfantil.com/401/los-beneficios-del-teatro-para-ninos-y-ninas.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario